
lunes, 15 de agosto de 2011
Ondarruko jaien hasiera (2011-08-14)
Atzo, abuztuak 14, jaien hasiera bizi izan zen Ondarroan. Beti lez, Leokadi eta kortxeleko mamuen jaitsierarekin eman zen hasiera "ofiziala". Musika Plaza jendez gainezka zegoen, baita inguruak ere. Leokadiren jaitsierarekin batera, kalejira bat egin zen herriko kaleetan barrena Musika Plazatik Alde Zaharreraino. Gero Mikel Hats taldearekin berbena egin zen Kafeko Atze kalean kokatu duten txosna eremuan. Tabernetan ere ez zegoen giro makala, batez ere Kafe Antzokian eta gazteek asko bisitatzen duten Xirula tabernan. Goizaldeko 4:00etan, urtero bezala, aski ezaguna den "Kaltzontillo karrera" egin zen Sutargi taberna aurretik Kafeko Atzeko txosna eremuraino. Irabazlea Eñaut Landaribar gazte ondarrutarra izan zen.

Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario