
jueves, 18 de agosto de 2011
Arrantzale Eguna 2011 (2011-08-17)
Atzokoan Ondarruko Jaien azken eguna bizi zen, Arrantzale eguna. Jendea mahonezko jantziekin bete zituzten herriko kaleak eta giro bikaina bizi zen. Jon Maia Soria eta Arkaitz Estiballes bertsolariek kalez kale ibili ziren bertsotan eguerdi partean. Bazkariak ere izan ziren nagusi egun honetan, bai Plaza Gaine jatetxean baita herriko zenbait tokietan ere. Arratsaldean ekintzarik ezagunenak egin ziren, kukaña eta antzarrak; baina horren aurretik Zubi Zaharrean egin zen dantza aereoa ikusteko aukera izan zituzten herritarrek. Gauean, Kortxeleko Mamuen igoera bizi zen eta Leokadiren igoerarekin eman zitzaion amaiera ofiziala aurtengo Ondarruko jaiei. Baina jaiak aurrera jarraitu zuen, Musika Plazan egon ziren Bongo Botrako eta Joxpa taldeen kontzertuekin.

miércoles, 17 de agosto de 2011
Koadrila Eguna 2011 (2011-08-16)
Atzo, urtero bezela, Ondarruko jaietako Koadrilen Eguna bizi zen. Aurtengo gaia "atzera begira" izan zen, eta jendeak mozorroz bete zituzten herriko kaleak, Ihauterietan bezela. Ekitaldi ugari egon ziren, esate baterako umeentzako parkea Itxas Aurre inguruan edota Herri Kirol jaia Ondarruko frontoian. Txosna olinpiadak ere egon ziren arratsaldean Kafeko Atze eta Musika Plazan kokatuta dauden txosna eremuen artean. Gauean Play-Back lehiaketa Musika Plazan eta Oskorriren kontzertua Itxas Aurren egon ziren. Tabernetan eta txosnetan ere ez zen girorik falta.

martes, 16 de agosto de 2011
Andra Mari Eguna (2011-08-15)
Atzokoan Ondarruko Jaien egun nagusia bizi zen. Egun honetan kaleak jendez gainezka egon ziren, arratsaldean batez ere tirolina, psikoblok, andrabanda eta kalejirarekin. Jaietako egun guztietan bezela, nahi zutenek Plaza Berdura gainean urtero jartzen den Plaza Gañi jatetxera joaten ziren afaltzera edota bazkaltzera. Gauean egun honetako ikuskizunik famatuena egon zen: su artifizialak Arrigorri hondartzan Astondoa pirotekniaren eskutik. Kalatraba eta Hondartzako zubiak, Arrigorriko begiralekua, Itxas Aurre plaza eta Alameda jendez bete ziren ikuskizun piroteknikoa ikusteko. Suen ondoren, Dantzarte dantza eskolaren emanaldia egin zen Itsas Aurre plazan; gainera, emanaldi hau oso berezia zen zeren Maitane Uribek zuzentzen duen dantza eskola honek aurten 25 urte betetzen bait ditu. Jaietako beste gunerik gogokoena portuan kokatuta dauden barrakak dira, baita azokatxoa ere. Gauean barrena, tabernak ere jendez gainezka egon ziren beste egun batez.
Lerro hauetatik zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Maitane Uribe eta berak zuzentzen duen Dantzarte dantza elkarteari bere 25garren urteurrenagatik eta atzo gauean Ondarruko herriari bere neskak eskeini zuten ikuskizunagatik.
Zorionak Maitane!
Zorionak Dantzarte!
Zorionak Ondarru!
Lerro hauetatik zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Maitane Uribe eta berak zuzentzen duen Dantzarte dantza elkarteari bere 25garren urteurrenagatik eta atzo gauean Ondarruko herriari bere neskak eskeini zuten ikuskizunagatik.
Zorionak Maitane!
Zorionak Dantzarte!
Zorionak Ondarru!

lunes, 15 de agosto de 2011
Ondarruko jaien hasiera (2011-08-14)
Atzo, abuztuak 14, jaien hasiera bizi izan zen Ondarroan. Beti lez, Leokadi eta kortxeleko mamuen jaitsierarekin eman zen hasiera "ofiziala". Musika Plaza jendez gainezka zegoen, baita inguruak ere. Leokadiren jaitsierarekin batera, kalejira bat egin zen herriko kaleetan barrena Musika Plazatik Alde Zaharreraino. Gero Mikel Hats taldearekin berbena egin zen Kafeko Atze kalean kokatu duten txosna eremuan. Tabernetan ere ez zegoen giro makala, batez ere Kafe Antzokian eta gazteek asko bisitatzen duten Xirula tabernan. Goizaldeko 4:00etan, urtero bezala, aski ezaguna den "Kaltzontillo karrera" egin zen Sutargi taberna aurretik Kafeko Atzeko txosna eremuraino. Irabazlea Eñaut Landaribar gazte ondarrutarra izan zen.

domingo, 14 de agosto de 2011
Gazte Egune (2011-08-13)
Hona hemen 2011ko Abuztuaren 13an Ondarroan egin zen Gazte Egunaren argazkiak. Giro alaia bizi izan zen Ondarroako kaleetan barrena. Kalejira eginez hasi zen eguna, gazte batzuk Osama Bin Ladenen hiletaren parodia egin zuten Kamiñazpitik Gaztetxeraino. Kalejira eta gero, Turubi Leokadi kortxeleko mamuaren alabaren jeitsiera ikusi izan zuten Gaztetxearen inguruetan egon ziren gazte eta ez hain gazteek. Kamiseta beltza soinean eramanda hasi zuten kalejira gazteek. Ondarruko kaleak algara eta musikarekin alaitu zituzten. Gero bazkaria egin zen Plazagainen.
![]() |
Ongietorri mezua
Kaixo Lagunok!
Hona hemen Ondarruko herrian gertatzen ari den orori buruzko blog berria: Ondarruko Ispilua. Blog honetan kultura, politika, kirola, eta abarri buruzko erreportaiak eta berriak izango dituzue.
Espero dut zuen gustokoa izan dadila.
Hona hemen Ondarruko herrian gertatzen ari den orori buruzko blog berria: Ondarruko Ispilua. Blog honetan kultura, politika, kirola, eta abarri buruzko erreportaiak eta berriak izango dituzue.
Espero dut zuen gustokoa izan dadila.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)