sábado, 24 de diciembre de 2011

Olentzerori Ongietorria (2011-12-24)

Gaur, Abenduak 24, Ondarroako umeek ongietorri beroa eman diote Olentzerori eta bere emaztea den Mari Domingiri. Eguerdiko 12:00etan hasi da kalejira eta, euria oztopo izanda ere, ehundaka ume bildu dira gabonetako pertsonai honi ongietorria emateko. Kalejira Zubi Zahar ikastolan hasi eta Udaletxe ondoan dagoen Musika Plazan amaitu da. Kalejira amaitu eta gero, umeek Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukera izan dute.

domingo, 18 de diciembre de 2011

27. Egia Iriondo Memoriala (2011-12-18)

Gaur goizean 27. Egia-Iriondo Memoriala ospatu da. Herri lasterketa hau, 1983ko egun batean Jose Mari Aranbarri "Egia" eta Martin Iriondo ondarrutarrek egin zuten apustua oroitzeko egiten da urteroko abenduan, gabonak baino arinago. Apustua honakoa izan zen: ea zein zen lehena iristean Berriatun kokatuta dagoen Itsaskorda enpresako ingurutik Ondarruko Alai tabernaren atarialdera.

Gaurkoari erreparatuta, 500 pertsona baino gehiagok parte hartu dute urtero egiten den herri lasterketa honetan. Txomin Bustindui eta Irati Ruiz izan dira irabazleak mutil eta nesken kategorietan.

Sailkapenak:
· Absolutuak
- Mutilak: 1º Txomin Bustindui, 2º Luis Gallego, 3º Iñaki Laka
- Neskak: 1º Irati Ruiz, 2º Maialen Goenaga, 3º Maria Otxagabia

· Gazteak
- Mutilak: 1º Xabier Gómez, 2º Mikel Artetxe, 3º Iker Zubia
- Neskak: 1º Irati Ruiz, 2º Maialen Goenaga, 3º Maria Otxagabia

· Beteranoak
- Mutilak: 1º Roke Larrañaga, 2º Gotzon San Miguel, 3º Iñigo Larrañaga
- Neskak: 1º Izaskun Zabala

martes, 13 de septiembre de 2011

Turismo sketch-ak (2011-09-12)

Atzo arratsaldean iritsi zen Ondarrura Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak "turismo kalitateari" buruzko kanpaina. Herri guztietan bezela, antzezlan baten bitartez aurkezten ari dira kanpaina hau. Antzezleak Ugaitz Alegría, Ylenia Baglietto eta Iker Galartza izan ziren. Itxas Aurre plazan egindako antzezlanera jende ugari hurbildu zen, haurrak bereziki.

jueves, 18 de agosto de 2011

Arrantzale Eguna 2011 (2011-08-17)

Atzokoan Ondarruko Jaien azken eguna bizi zen, Arrantzale eguna. Jendea mahonezko jantziekin bete zituzten herriko kaleak eta giro bikaina bizi zen. Jon Maia Soria eta Arkaitz Estiballes bertsolariek kalez kale ibili ziren bertsotan eguerdi partean. Bazkariak ere izan ziren nagusi egun honetan, bai Plaza Gaine jatetxean baita herriko zenbait tokietan ere. Arratsaldean ekintzarik ezagunenak egin ziren, kukaña eta antzarrak; baina horren aurretik Zubi Zaharrean egin zen dantza aereoa ikusteko aukera izan zituzten herritarrek. Gauean, Kortxeleko Mamuen igoera bizi zen eta Leokadiren igoerarekin eman zitzaion amaiera ofiziala aurtengo Ondarruko jaiei. Baina jaiak aurrera jarraitu zuen, Musika Plazan egon ziren Bongo Botrako eta Joxpa taldeen kontzertuekin.

miércoles, 17 de agosto de 2011

Koadrila Eguna 2011 (2011-08-16)

Atzo, urtero bezela, Ondarruko jaietako Koadrilen Eguna bizi zen. Aurtengo gaia "atzera begira" izan zen, eta jendeak mozorroz bete zituzten herriko kaleak, Ihauterietan bezela. Ekitaldi ugari egon ziren, esate baterako umeentzako parkea Itxas Aurre inguruan edota Herri Kirol jaia Ondarruko frontoian. Txosna olinpiadak ere egon ziren arratsaldean Kafeko Atze eta Musika Plazan kokatuta dauden txosna eremuen artean. Gauean Play-Back lehiaketa Musika Plazan eta Oskorriren kontzertua Itxas Aurren egon ziren. Tabernetan eta txosnetan ere ez zen girorik falta.

martes, 16 de agosto de 2011

Andra Mari Eguna (2011-08-15)

Atzokoan Ondarruko Jaien egun nagusia bizi zen. Egun honetan kaleak jendez gainezka egon ziren, arratsaldean batez ere tirolina, psikoblok, andrabanda eta kalejirarekin. Jaietako egun guztietan bezela, nahi zutenek Plaza Berdura gainean urtero jartzen den Plaza Gañi jatetxera joaten ziren afaltzera edota bazkaltzera. Gauean egun honetako ikuskizunik famatuena egon zen: su artifizialak Arrigorri hondartzan Astondoa pirotekniaren eskutik. Kalatraba eta Hondartzako zubiak, Arrigorriko begiralekua, Itxas Aurre plaza eta Alameda jendez bete ziren ikuskizun piroteknikoa ikusteko. Suen ondoren, Dantzarte dantza eskolaren emanaldia egin zen Itsas Aurre plazan; gainera, emanaldi hau oso berezia zen zeren Maitane Uribek zuzentzen duen dantza eskola honek aurten 25 urte betetzen bait ditu. Jaietako beste gunerik gogokoena portuan kokatuta dauden barrakak dira, baita azokatxoa ere. Gauean barrena, tabernak ere jendez gainezka egon ziren beste egun batez.

Lerro hauetatik zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Maitane Uribe eta berak zuzentzen duen Dantzarte dantza elkarteari bere 25garren urteurrenagatik eta atzo gauean Ondarruko herriari bere neskak eskeini zuten ikuskizunagatik.

Zorionak Maitane!
Zorionak Dantzarte!
Zorionak Ondarru!


lunes, 15 de agosto de 2011

Ondarruko jaien hasiera (2011-08-14)

Atzo, abuztuak 14, jaien hasiera bizi izan zen Ondarroan. Beti lez, Leokadi eta kortxeleko mamuen jaitsierarekin eman zen hasiera "ofiziala". Musika Plaza jendez gainezka zegoen, baita inguruak ere. Leokadiren jaitsierarekin batera, kalejira bat egin zen herriko kaleetan barrena Musika Plazatik Alde Zaharreraino. Gero Mikel Hats taldearekin berbena egin zen Kafeko Atze kalean kokatu duten txosna eremuan. Tabernetan ere ez zegoen giro makala, batez ere Kafe Antzokian eta gazteek asko bisitatzen duten Xirula tabernan. Goizaldeko 4:00etan, urtero bezala, aski ezaguna den "Kaltzontillo karrera" egin zen Sutargi taberna aurretik Kafeko Atzeko txosna eremuraino. Irabazlea Eñaut Landaribar gazte ondarrutarra izan zen.

domingo, 14 de agosto de 2011

Gazte Egune (2011-08-13)

Hona hemen 2011ko Abuztuaren 13an Ondarroan egin zen Gazte Egunaren argazkiak. Giro alaia bizi izan zen Ondarroako kaleetan barrena. Kalejira eginez hasi zen eguna, gazte batzuk Osama Bin Ladenen hiletaren parodia egin zuten Kamiñazpitik Gaztetxeraino. Kalejira eta gero, Turubi Leokadi kortxeleko mamuaren alabaren jeitsiera ikusi izan zuten Gaztetxearen inguruetan egon ziren gazte eta ez hain gazteek. Kamiseta beltza soinean eramanda hasi zuten kalejira gazteek. Ondarruko kaleak algara eta musikarekin alaitu zituzten. Gero bazkaria egin zen Plazagainen.

Ongietorri mezua

Kaixo Lagunok!

Hona hemen Ondarruko herrian gertatzen ari den orori buruzko blog berria: Ondarruko Ispilua. Blog honetan kultura, politika, kirola, eta abarri buruzko erreportaiak eta berriak izango dituzue.

Espero dut zuen gustokoa izan dadila.