martes, 14 de agosto de 2012

Gazte Egune (2012-08-13)

Atzoko egunean, abuztuak 13, Gazte Eguna ospatu zen Ondarroan. Beti bezela, kamiseten salmentarekin hasi zen gaztetxean. Gero, 12:00ak aldera, Turubiren jaitsiera ikusteko aukera izan zuten gaztetxe eta Nasa Kalea inguruetara hurbildu zirenek. Turubiren jaitsieraren ondoren, kalejira hasi zen Ondarruko kaleetan barrena Gaztetxetik hasita. 14:30etan bazkaria egon zen PlazaGainen.

domingo, 12 de agosto de 2012

Gimkana 2012 (2012-08-12)

Gaur, abuztuak 12, Aurrera Kirol Elkarteak urtero antolatzen duen Ginkama ospatu da. Kirol ekintza hau froga ugariz konposatua dago: zaku lasterketa, igeriketa, bola jaurtiketa, eta abar. Aurtengo edizioa "No marty no party" koadrilak irabazi du. Bigarren sailkatua "frito hegalariak" taldea izan da. Eta azkenik, hirugarren sailkatua "Lokal Point" koadrila izan da.