sábado, 28 de enero de 2012

Eman lata eguna (2012-01-28)

Gaur goizean Eman Lata Eguna ospatu da Ondarruko Kafe Antzokian. Hasieran Itxas Aurre plazan egitekoa zen baina, euria zegoela-eta, Kafe Antzokian egin behar izan zen azkenean. Urtarrilaren 16tik gaurko egunera arte egon den Saharar asteari amaiera emateko izan da. Egun hauetan zehar herritarrek herriko ikastetxeetan, dendetan eta beste zenbait tokietan utzitako janaria batu zuten Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko. Ekitaldiari erreparatuta, Porrotx eta Marikalanbrek beraien ikuskizuna eman zuten antzokian bildu ziren haurrei. Porrotx eta Marikalanbreren ikuskizunaren ondoren, umeak oholtza gainean zegoen mahaira eraman zituzten beraien kontserba latak bertan margotu eta, bildutako janariarekin batera, Saharara bidaltzeko.