martes, 14 de agosto de 2012

Gazte Egune (2012-08-13)

Atzoko egunean, abuztuak 13, Gazte Eguna ospatu zen Ondarroan. Beti bezela, kamiseten salmentarekin hasi zen gaztetxean. Gero, 12:00ak aldera, Turubiren jaitsiera ikusteko aukera izan zuten gaztetxe eta Nasa Kalea inguruetara hurbildu zirenek. Turubiren jaitsieraren ondoren, kalejira hasi zen Ondarruko kaleetan barrena Gaztetxetik hasita. 14:30etan bazkaria egon zen PlazaGainen.

domingo, 12 de agosto de 2012

Gimkana 2012 (2012-08-12)

Gaur, abuztuak 12, Aurrera Kirol Elkarteak urtero antolatzen duen Ginkama ospatu da. Kirol ekintza hau froga ugariz konposatua dago: zaku lasterketa, igeriketa, bola jaurtiketa, eta abar. Aurtengo edizioa "No marty no party" koadrilak irabazi du. Bigarren sailkatua "frito hegalariak" taldea izan da. Eta azkenik, hirugarren sailkatua "Lokal Point" koadrila izan da.

miércoles, 6 de junio de 2012

Txomin Agirre Ikastetxearen jaia (2012-06-01)

Joan den Ekainaren 1ean, Txomin Agirre Ikastetxeko jolas-lekuan egin zen ikastetxe honek egiten duen urteroko jaialdia. Egun osoan ekintzak egon ziren, kirol ekitaldiak (judo erakusketa, ping-pong lehiaketa, xakea, eta abar), dantza, playback-a eta beste hainbat ekitaldi egon ziren jaialdi honetan. Baita ere haurrentzako gaztelu puzgarriak eta Wii bideojolasean jostatzeko aukera ere egon zen.

martes, 21 de febrero de 2012

Ihauteri desfilea (2012-02-21)

Gaur urteroko ihausteri desfilea bizi da Ondarroan. Zubi Zahar, Txomin Agirre eta Zaldupe ikastetxeetako haurrek herriko kaleetan barrena desfilatu dute urtero legez. Kalejira Kamiñazpiko parketik hasi da eta Itxas Aurre plazan amaitu da. Beti, lantzoiaren atzetik. Itxas Aurrera iritsitakoan, haurrek baloi erraldoiekin jostatzeko aukera izan dute.